Social Icons

2016/07/19

Gaur ere, uztailak 19, bero-bolada mantenduko da, neurriak hartu // Hoy martes se mantiene la ola de calor en Zalla. Se recomienda tomar medidas


Gaur, uztailak 19, jarraituko du Alerta Laranja muturreko tenperatura oso altuengatik eta Abisu horia tenperatura altu iraunkorragatik. Gutxieneko tenperaturak 20ºC gradukoak izango dira eta maximoak 39ºC graduetara iritsi daitezke.

Durante el día de hoy, martes 19 de julio, persiste la Alerta Naranja por temperaturas altas extremas y el Aviso Amarillo por temperaturas altas persistentes. Las temperaturas mínimas rondarán los 20ºC y las máximas podrían superar los 39ºC.

[EU] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak hainbat gomendio egin dizkiete herritarrei bero handiari lotutako osasun-arazoak saihesteko:

Likido gehiago edatea
• Edan ohi baino likido gehiago; batik bat, ura.
• Ez itxaron egarri izan arte edateko.
• Saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
• Medikuak muga ezarri badio edan dezakezun likido-kopuruari edo diuretikoak eman badizkizu, egin kontsulta berari.

Elikadura
• Hartu janari arinak (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...).

Etxean
• Itxi leihoak eta jaitsi beroa jasotzen duten pertsianak.
• Aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.

Erabili arropa egokia
• Arropa zabala, arina eta kolore argikoa.
• Oinetako eroso eta freskoa.

Freskatu
• Oso bero bazara, dutxatu edo bainatu ur hotzarekin.

Babestu eguzkitik
• Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada.
• Atera behar baduzu, estali burua eta erabili betaurrekoak.
• Saihestu eguzkia eta jarri itzaletan.
• Ez egin jarduera fisiko bizirik eta luzerik bero handieneko orduetan.
• EZ geratu inoiz eta ez utzi inoiz inor aparkatutako eta itxitako auto bateanitzaletan badago ere.

Zaindu pertsona ahulenak
• Arreta berezia jarri umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei.
• Adinekoek, batik bat bakarrik bizi direnek edo mendekoek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; hortaz, senideren batek egunean behin bisitatu beharko lituzke gutxienez, edo, bestela, lagunen edo bizilagunen batek, edo gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu.

Utzi botikak toki fresko batean. Beroak horien osaera eta eragina honda dezake.

Bero-bolada egonez gero hartu beharreko neurriak
Hona hemen bero handiaren eragin negatibo batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea eta goragalea. Intsolazioa ere bero handiari lotuta dago, eta azal gorritu, bero eta lehorra, pultsu azkarra eta buruko min handia dira sintomak. Halakorik izanez gero, jarri toki fresko batean, burua estalita, jarri konpresa busti eta hotzak besapean, eta edan ura gatz eta bikarbonatoarekin. Horiexek Osasun Sailak emandako gomendioak dira. Nolanahi ere, sintomek jarraitzen badute, jo familiako medikuarengana.

Arrisku-taldeak
Bero handiaren ondorioak honako hauetan dira bereziki larriak: haurrak (4 urtetik beherakoak eta, batez ere, bularreko haurrak); adinekoak (65 urtetik gorakoak eta, bereziki, 80 urtetik gorakoak); hainbat patologia dituzten gaixo kronikoak (kardiobaskularrak, arnasketakoak, diabetesa, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, dementzia, obesitate larria) eta mediku-tratamenduan daudenak (diuretikoak, neuroleptikoak, antikolinergikoak eta lasaigarriak).
Aire zabaleko jarduera bizia egiten dutenek, dela lanekoa, dela aisiakoa, eta gizarte-bazterkeria pairatzen dutenek ere saihestu behar dituzte beroaren ondorio kaltegarriak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Osakidetzaren webgunera:
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cksalu02/es/contenidos/informacion/aire_libre/es_aire/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/indice_verano/es_indice/indice_verano.html

[ES] Así, el Departamento de Salud hace las siguientes recomendaciones para hacer frente a esta situación de calor:

Beber más líquidos
• Beba más líquidos de lo habitual, preferentemente agua.
• No espere a tener sed para beber.
• Evite bebidas que contienen cafeína, alcohol o demasiado azúcar.
• Consulte a su médico si le ha limitado la cantidad de líquido que puede beber o le ha recetado diuréticos.

Alimentación
• Haga comidas ligeras (ensaladas, gazpacho, verduras, frutas...).

En casa
• Cierre las ventanas y baje las persianas sobre las que dé el sol.
• Aproveche los momentos de menos calor para ventilar y refrescar la casa.

Use ropa apropiada
• Ropa holgada, ligera, de colores claros.
• Calzado cómodo y fresco.

Refrésquese
• Si nota mucho calor, tome duchas o baños fríos.

Protéjase del sol
• Durante las horas de más calor, procure no salir a la calle, si no es necesario.
• Si tiene que salir, lleve la cabeza cubierta y use gafas de sol.
• Evite el sol y busque la sombra.
• Procure no hacer actividad física intensa y prolongada en las horas de más calor.
• NUNCA se quede o deje a alguien en un vehículo estacionado y cerrado, aunque esté a la sombra.

Cuide de las personas más frágiles
• Preste especial atención a bebés y niños pequeños, mayores y personas con enfermedades que puedan agravarse con el calor y la deshidratación como, por ejemplo, las enfermedades cardíacas.
• Las personas ancianas, sobre todo las que viven solas o son dependientes, pueden tener dificultades en adoptar medidas protectoras, por lo que deberían ser visitados, al menos, una vez al día por un miembro de la familia, amigo, vecino y, en su caso, solicitar la colaboración de los servicios sociales.

Mantenga sus medicinas en lugar fresco, el calor puede alterar su composición y su efecto

Medidas a tomar en caso de golpe de calorLos efectos negativos de las altas temperaturas se pueden manifestar en forma de mareos, debilidad, fatiga, náuseas, o incluso el desmayo. La insolación también esta asociada a las altas temperaturas, y cursa con piel enrojecida, caliente y seca, pulso rápido o dolor intenso de cabeza. En estos casos, se recomienda mantener a la persona en sitio fresco, con la cabeza cubierta, colocarle en las axilas compresas mojadas y frías y darle de beber agua con sal y bicarbonato. No obstante, si los síntomas persistieran en el tiempo se recomienda consultar a su médico de cabecera.

Grupos de riesgoLas consecuencias del aumento de la temperatura tienen una especial incidencia en niños (personas menores de 4 años y, en especial, lactantes); personas mayores (por encima de 65 años y en especial, mayores de 80); enfermos crónicos con distintas patologías (cardiovascular, respiratoria, diabetes, insuficiencia renal crónica, demencias, obesidad severa); y con ciertos tratamientos médicos como diuréticos, neurolépticos, anticolinérgicos y tranquilizantes.

También deben extremar la precaución aquellas personas que realizan actividades intensas al aire libre, tanto laborales como de ocio, y personas en situación de marginación social.

Más información en:
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cksalu02/es/contenidos/informacion/aire_libre/es_aire/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/indice_verano/es_indice/indice_verano.html

0 comentarios:

Publicar un comentario