Social Icons

2016/08/29

Zallako Hizkuntza Eskolaren matrikula irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik // La matrícula de la EOI de Zalla se abre del 1 al 19 de septiembre

Klikatu irudiaren gainean handitzeko
Haz clic sobre la imagen para ampliarla



Hizkuntza Eskola Ofizialean 2016-2017 ikasturterako izena emateko epea irailean zehar zabalduko da, 1etik 19ra bitartean hain zuzen ere. Ekainean azterketak gainditu dituzten ikasle ofizialek eta eskolan lehenengo aldiz hasi nahi duten pertsonek epe horretan bete beharko dute inskripzio orria. Ekainean gainditu ez duten edo azterketetara irailean aurkeztuko diren ikasle ofizialek ordea, lau egun baino ez dute izango izapideak betetzeko, zehazki irailaren 15etik 19ra.

Matrikularen ordainketa
Ondoren, hilaren 26tik 29ra bitartean matrikularen ordainketa egiteko epea zabalduko da. Bai izena emateko bai ordainketa egiteko prozedurak online internet bidez egin behar dira derrigor. Zallako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara, ingelesa eta frantsesa ikas daitezke.


[El plazo de matrícula de la Escuela Oficial de Idiomas de Zalla para el curso 2016-2017 se abre del 1 al 19 de septiembre. El alumnado oficial que haya aprobado los exámenes de junio y aquellas personas que se matriculen por primera vez, deberán inscribirse en ese periodo. Aquellas personas que no superaron el examen de junio, así como los alumnos y alumnas oficiales que se presentarán a la convocatoria de septiembre, tendrán que realizar su matrícula entre el 15 y el 19 de septiembre.]

Pago de matrícula
Posteriormente, del 26 al 29 de septiembre se abrirá el plazo para el pago de la matrícula, que se realizará online.

0 comentarios:

Publicar un comentario