Social Icons

2016/09/22

"Ez ezetz da!", berdintasunaren eta errespetuaren aldeko photocall-a jaietako gunean // "No es no", photocall por la igualdad y el respeto en fiestas de Zalla



Laster izango dira herriko jaiak, eta aukera hori baliatuz, Zallak mezu bat bidali nahi du errespetuan oinarritutako eta eraso sexistarik gabeko festa parekide batzuen alde. Hala, Udaleko Berdintasuna Sailak eta Jai Batzordeak bat egin nahi izan dute udan zehar hainbat udalerritan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin diren kanpainekin. 

Horretarako, photocall bat jarriko da jai-eremuan, zehazki, Euskadi plazan, hala nahi duten pertsona eta kuadrilla guztiek kanpainarekin bat egin dezaten. Funtzionamendua oso erraza izango da: argazkia egin, #ZallakoJaiak, #Ezezetzda, #Noesno traolekin etiketatu eta Facebook, Twitter edo Instagramera igo.

Pegatinak eta informazio-kartelak
Berdintasunaren eta errespetuaren aldeko kanpaina hau osatzeko, photocall-aren ildo beretik, txosnek eraso sexistarik gabeko jaien aldeko pegatina batzuk izango dituzte jendearen eskura. Halaber, informazio-kartel batzuk ere izango dituzte. Bertan, jarraibide batzuk azalduko dira erasoren bat jasanez gero zer egin jakiteko.


Aprovechando que la localidad acoge próximamente sus fiestas patronales, Zalla quiere lanzar un mensaje común a favor de una fiestas igualitarias, basadas en el respeto y libres de agresiones sexistas. Así, el Área de Igualdad del Ayuntamiento y la Comisión de Fiestas se han querido sumar a las campañas en favor de la igualdad entre hombres y mujeres que en los meses de verano se ha venido desarrollando en diferentes municipios. Para ello se instalará en el recinto festivo, concretamente en la plaza Euskadi, un photocall para que todas las personas y cuadrillas que lo deseen se sumen a la campaña. El funcionamiento será tan sencillo como hacerse una foto, etiquetarla con los hashtag #ZallakoJaiak#Ezezetzda #Noesno y subirla a Facebook o Instagram.

Para completar esta campaña en favor de la igualdad y el respeto, las txosnas dispondrán de unas pegatinas que, en la línea del photocall, abogarán por unos actos festivos libres de agresiones sexistas. Asimismo, dispondrán de unos carteles informativos sobre las pautas a seguir en caso de sufrir una agresión.

0 comentarios:

Publicar un comentario