Social Icons

2016/09/16

Zallak Mugikortasun jasangarriaren astea ospatuko du gaur Euskadi Plazako atzealdean // Zalla celebra esta tarde en la carpa de la plaza Euskadi una actividad dentro de la Semana de la Movilidad Sostenible


[Zalla se suma a la Semana de la Movilidad Sostenible con una actividad esta tarde, 16 de septiembre, en la parte trasera de la plaza Euskadi, bajo la carpa situada en el recinto de las fiestas. Se modifica así su ubicación -en principio iba a tener lugar en la calle Luis Sesé- debido al mal temporal de las últimas horas. La iniciativa, dirigida principalmente a las y los niños, comenzará a las 17:00h y está previsto que finalice a las 20:00h.]

Aurten ere, Zallak Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat egin du. Ekitaldi nagusia Euskadi plazako atzealdean egingo da gaur, irailaren 16an, ostiralean, 17:00etatik 20:00etara, eta haurrentzat izango da batik bat. Bide-heziketa izango da Udalak kale horretan antolatutako jardueraren ardatz nagusia; izan ere, kale hori laster oinezkoentzat izango da zati batean. Karpa bizikleta-eskola bihurtuko da, eta parte-hartzaileek informazioa jasoko dute ziklistentzako araudiari buruz; hartara, besteak beste, ziklisten eskubideak eta betebeharrak zein diren jakin ahal izango dute. Bertaratuek gida txiki bat eta "nik bizikleta erabiltzen dut"; dioen txartel sinboliko bat jasoko dute. Jarraian, praktikan jarriko dute ikasitakoa, horretarako gaitutako garraiobide alternatiboen zirkuitu batean. Zallako Udalak urtero parte hartu du Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astean 2005az geroztik.

0 comentarios:

Publicar un comentario