Social Icons

2016/10/28

Zallak 70.000€ erabiltzeko berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartu du // Zalla compromete 70.000€ para trabajar por la igualdad



Asteazken honetan, urriaren 26an2016-2019ko Berdintasun Plana onetsi zuten aho batez, ezohiko bilkuran. Dokumentu hori urte hasieratik gauzatu diren hainbat ekintzaren emaitza da. Ekintza horiek guztiak burutzeko, funtsezkoa izan da herritarren parte-hartzea; izan ere, bai elkarteek bai talde politikoek ahalegin handia egin dute aurreko plana ebaluatzeko eta datozen lau urteetarako proiektu berri hau egiteko.

En el pleno extraordinario celebrado este miércoles 26 de octubre se aprobaba por unanimidad el Plan de Igualdad 2016-2019. Dicho documento es el resultado de una serie de acciones que se han venido desarrollando desde comienzos de año y en las que la participación ciudadana ha sido fundamental, ya que tanto asociaciones como grupos políticos se han volcado para realizar una evaluación del Plan anterior y para elaborar este nuevo proyecto de cara a los próximos cuatro años.



[EUSK]
Asteazken honetan, urriaren 26an, 2016-2019ko Berdintasun Plana onetsi zuten aho batez, ezohiko bilkuran. Dokumentu hori urte hasieratik gauzatu diren hainbat ekintzaren emaitza da. Ekintza horiek guztiak burutzeko, funtsezkoa izan da herritarren parte-hartzea; izan ere, bai elkarteek bai talde politikoek ahalegin handia egin dute aurreko plana ebaluatzeko eta datozen lau urteetarako proiektu berri hau egiteko.

Javier Portillo alkateak osoko bilkuran adierazi zuenez, "otsailean plana gauzatu ahal izateko diru-laguntza bat eskatu genion Emakunderi, baina azkenean ez digute eman; beraz, bere garaian erabaki zen Udaleko diru-kutxatik ordainduko zela plana egiteko gastu osoa, alegia, 9.890€". Ildo horretan, azaldu zuten Emakumearen Euskal Erakundeak plana egiteko gastu osoaren % 75era arteko diru-laguntzak ematen zituela, eta, lehen eskaera guztiei erantzuteko aukera izaten bazuten ere, gaur egun, eta esleitua duten aurrekontuarekin (360.000€ Euskadin), eskaeren % 54ri bakarrik erantzun diezaieketela.

Udalbatzak plana onetsi ostean, Udalak konpromisoa hartu du lau urtean 70.000€ erabiltzeko aipatu dokumentuan jasotako ekintza guztiak gauzatzeko. Alkatearen hitzetan, "aurten ia 10.000€ erabili dira plana egiteko, datorren urtean 16.000€ erabiliko dira, eta 2018. eta 2019. urteetan Berdintasun Sailerako partida bat gordetzea aurreikusten da, urte bakoitzean 22.000 eurokoa". Gehitu zuen "inbertsio horrek agerian uzten duela Udalaren konpromisoa, ez baliabide ekonomikoei dagokienez bakarrik, baita giza baliabideei dagokienez ere. Hain zuzen ere, Berdintasuneko teknikariak astero biltzen den Zuzendaritza Taldean parte hartzen du; hartara, bermatu egiten da berdintasuna sail guzti-guztietan lantzen dela zeharka". 

Alkateak hitz egin ondoren, EAJ-PNVk hartu zuen hitza. Alderdiaren izenean, Juanra Urkijo zinegotziak azaldu zuen bere taldeak bi proposamen egin zituela osoko bilkuraren aurretik egindako Informazio Batzordean, urriaren 21ean. Batetik, Zallako sarreran ongietorria egiten duten karteletan mezu bat sartzea proposatu zuten, gure udalerriak berdintasunarekin duen konpromisoa adierazte aldera. Bestetik, jeltzaleek proposatu zuten genero-berdintasuna sustatzen duten elkarteentzako diru-laguntza areagotzea. Alkateak adierazi zuen bi neurriak kontuan hartuko dituztela; "hain zuzen ere, gauzatze-prozesuan dagoen diru-laguntzen ordenantzak azken gai horri buruzko aipamen bat jasotzen du, eta zehazki adierazten du laguntza emateko kontuan hartuko dela genero-ikuspegia txertatzea diruz laguntzekoa den jardueran".


EH Bilduko bozeramaile Nela De Diegok azpimarratu zuen plana "abiapuntua besterik ez dela eta urtero garatu beharko dela, aurrekontuen bidez". Jarraian, hauxe esan zuen: "Pozik gaude dokumentu horretan jasota daudelako gure taldeak garai batean egin zituen zenbait proposamen, nahiz eta orduan gobernu-taldeak atzera bota zituen; esaterako, herritarren partaidetzarako organoetan genero-parekidetasuna kontuan hartzea edo aurrekontuetan genero-inpaktua aztertzea".


[CAST]
En el pleno extraordinario celebrado este miércoles 26 de octubre se aprobaba por unanimidad el Plan de Igualdad 2016-2019. Dicho documento es el resultado de una serie de acciones que se han venido desarrollando desde comienzos de año y en las que la participación ciudadana ha sido fundamental, ya que tanto asociaciones como grupos políticos se han volcado para realizar una evaluación del Plan anterior y para elaborar este nuevo proyecto de cara a los próximos cuatro años.

"Para poder llevarlo a cabo en el mes de febrero se pedía una subvención a Emakunde, pero finalmente no se ha concedido por lo que en su día se decidía que las arcas municipales asumirían el coste total de la elaboración del Plan, lo que ha supuesto un gasto de 9.890€", explicaba el alcalde, Javi Portillo, durante la sesión plenaria. A este respecto, se explicaba que el Instituto Vasco de la Mujer concede ayudas que subvencionan hasta el 75% del coste total que supone la elaboración del Plan y, si bien antes se alcanzaba a cubrir todas las peticiones, en la actualidad y con el presupuesto asignado -360.000€ a nivel de Euskadi- sólo se puede cubrir el 54% de la demanda.

Con el Plan aprobado en Pleno, el Ayuntamiento asume el compromiso de destinar 70.000€ en cuatro años para que se puedan llevar adelante todas las acciones que recoge el documento. "De esta forma este año se han invertido casi 10.000€ en la elaboración del Plan, el año que viene se destinarán 16.000€ y tanto en 2018 como en 2019 se prevé reservar una partida para el Área de Igualdad de 22.000€ por año", explicaba el primer edil. "Esta inversión -añadía- es el reflejo de un compromiso no solo en cuanto a recursos económicos sino también humanos. No en vano, la técnica de igualdad forma parte del equipo directivo que se reúne todas las semanas, lo que asegura el tratamiento de la igualdad en su naturaleza transversal a todas las áreas". 

Tras la intervención del alcalde, era el turno de EAJ-PNV, que a través del concejal Juanra Urkijo explicaba que su formación había realizado dos propuestas en la Comisión Informativa previa al pleno celebrada el 21 de octubre. Una de ellas encaminada a la inclusión en los carteles que dan la bienvenida a Zalla de un mensaje sobre el compromiso de nuestro municipio con la igualdad. La otra medida propuesta por los jeltzales está relacionada con el incremento de la subvención a aquellas asociaciones que fomenten la igualdad de género. El primer edil señalaba que ambas medidas serán tenidas en cuenta, "si bien la ordenanza de subvenciones que está en proceso de elaboración ya recoge una referencia a esta última cuestión, indicando que de cara a conceder la ayuda se valorará la integración de la perspectiva de género en la actividad a subvencionar".

Desde EH Bildu, la portavoz Nela De Diego remarcaba que el plan "es un punto de partida y que va a tener su desarrollo anualmente, a través de los presupuestos". "Nos alegra -añadía- que en este documento estén recogidas algunas propuestas concretas que en su día hizo nuestro grupo pero que fueron rechazadas por el equipo de gobierno, como que los órganos de participación ciudadana recojan la paridad de género o los presupuestos lleven el estudio de impacto de género”.



0 comentarios:

Publicar un comentario