Social Icons

2016/11/18

Jesus Ariño Maruri Zallako alkatea gogoan // El alcalde de Zalla Jesús Ariño en el recuerdo


Azaroaren 10eko Memoriaren Egunak Zallan bina zita izan zituen. Goizez Txema Agirre ertzaina gogora ekarri zen bezala, arratsaldez Zallako Euzkotarrak Kultur Elkartea elkarte jaio berriak Jesús Ariño Maruri 1937. urtean Zallako alkatea izandakoa gogoratzeko omenaldia antolatu zuen bere etxea izandakoan, Zallako batzokian.

Zallako Euzkotarrak Kultur Elkarteak Zallako EAJ-PNVren eskariz elkarlanean antolaturiko ekitaldia bertaratutakoentzat hunkigarria bizi izan zen.

Gerraren kontestuan alkate gisa jardun zelarik, gerrak gure herrira ekarritako errefuxiatuei babesa antolatzeaz arduratu zen. Bere jarduna gizalegez eta herriko herritar orori eskaini zien, berain jatorri politikoari erreparatu gabe. Larrutik ordaindu zuen: Heriotz zigorra ezarri ziotelarik, bi urteren ostean Langileen Batailoi batetara kondenatua izan zen 1941. urtean askatu zuten arte.

Jesusek bere jardunean erakutsitako gizalegea aitortzeko, bere ibilbidea laburtzen duen dokumentala erakutsi zen eta Jesusen sendiari garaikurra eskaini zitzaion.

Zallako herritarrontzat hainbat urtetan ezkutuan egon den alkate izandako Jesus Ariño Maruri gurera ekarriaz omendu genuen.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada