Social Icons

2016/11/16

Zallak EAEn bazterketa larria bizi duten pertsonen inguruko III. azterlanean parte hartu du // Zalla toma parte en el III Estudio sobre la situación de las personas de exclusión grave en la CAPV


Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bazterketa larria bizi duten pertsonen inguruko III. azterlanean parte hartu du aurten. Azterlan horretan, gauez kalean lo egiten aurkitu diren pertsonen zenbaketaren emaitzak biltzen dira. Zenbaketa EAEko 24 udalerritan egin da, aldi berean, urriaren 26tik 27rako gauean.

Proiektuaren helburua da lankidetzarako esparru egonkor bat eratzea, gizarte-bazterketa larriaren zenbaketaren azterketari, hausnarketari eta ikerketari dagokienez.

24 udalerrik parte hartu dute azterlanean, eta horietatik bi Enkarterrikoak dira: Gueñes eta Zalla. "Enkarterriko bi udalerri horiek aukeratu dira biztanle gehien dituztenak direlako eta, ondorioz, gizarte-azterketa hobea egin ahal izan delako", azaldu du Esther Lasak, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitateko buruak.

Ekimen horren bitartez, urriaren 26tik 27rako gauean, parte hartu zuten udalerri guztietako kaleetan zehar ibili ziren, eta gaua kalean eman zuten pertsonen kopurua zenbatu zuten, hala aire zabalean nola erabilera publikoko gune batean, aterpean edo bizitzeko egokia ez zen eta kaletik ikus zitekeen beste edozein tokitan. Kalean aurkitutako pertsonen oinarrizko ezaugarri sozial eta demografikoak ezagutze aldera, bai eta haien administrazio-egoerari, osasunari eta gizarteko zein familiako kideekin dituzten harremanei buruzko informazio gehiago izateko ere, esna zeuden eta elkarrizketatuak izateko prest agertu ziren pertsonei galdetegi bat egin zitzaien.

Enkarterriri dagokionez, 24 udalerrietan aurkitu ziren 285 pertsonetatik 2 bertan zeuden, hain zuzen ere Zalla udalerrian. Oro har, zenbatutako pertsona guztien bi heren inguru (% 67, 192 pertsona) hiru euskal hiriburutakoren batean zeuden. Aztertutako 24 udalerritatik 7tan ez zen pertsonarik aurkitu kalean. Udalerri horietako bat Gueñes kontzejua izan zen.

2010ean hasi ziren EAEn era horretako zenbaketak egiten. Hasiera batean, hiru hiriburuetan egiten zen, baina urteek aurrera egin ahala beste udalerri batzuk ere parte hartzen hasi dira; hala, aurten, Enkarterriko Gueñes eta Zalla udalerriek ere parte hartu dute.

Azterlanak datu baikorrak ere badakartza: 2014an 10 udalerrik baino parte hartu ez bazuten ere, 2016ko 24 udalerrien aldean, aurten duela bi urte baino 38 pertsona gutxiago aurkitu dira kalean.

Aurten, lehen aldiz, zenbaketa "EAEn bizitegi-bazterketa larriko egoerak ikertzeko, jarraitzeko eta analizatzeko erakundeen arteko lankidetza‑protokoloa" izenekoaren baitan egin da.


La Mancomunidad de Municipios de Las Encartaciones ha formado parte este año del desarrollo del "III Estudio sobre la situación de las personas de exclusión grave en la Comunidad Autónoma del País Vasco" (CAPV). El mencionado estudio recoge los resultados del recuento nocturno de personas localizadas pernoctando en la calle realizado de manera simultánea en 24 municipios de la CAPV la noche del 26 al 27 de octubre.

A través de este proyecto se pretende establecer un marco estable de colaboración con relación a las actividades de investigación, reflexión y análisis del recuento de exclusión social severa.

De los 24 municipios que han colaborado en este estudio, dos son encartados: Güeñes y Zalla. "Se han elegido estos dos municipios encartados por ser los que mayor población tienen garantizando de esta manera un mejor análisis social", indica Esther Lasa, presidenta de la Mancomunidad de Municipios de Las Encartaciones. 

La iniciativa consistió en recorrer las calles de cada municipio de forma simultánea la noche del 26 a 27 de octubre y contabilizar a todas aquellas personas que se encontraban pernoctando en la calle, bien a la intemperie, en un espacio de uso público o cubierto, o en cualquier otro lugar inadecuado para vivir en él que pudiera ser observado desde la calle. Al objeto de conocer las características sociodemográficas básicas de las personas localizadas en la calle, así como su situación en relación a aspectos como su situación administrativa, estado de salud o relaciones sociales y familiares, a las personas localizadas en la calle que se encontraban despiertas y accedieron a ser entrevistadas se les realizó un cuestionario.

En lo que respecta a Enkarterri, de las 285 personas localizadas en la calle en los 24 municipios; 2 correspondieron a la comarca, en concreto al municipio de Zalla. A nivel general, de entre todas las personas contabilizadas, en torno a dos terceras partes, un 67% (192 personas) fueron localizadas en alguna de las tres capitales vascas. En 7 de los 24 municipios analizados no fue localizada ninguna persona en la calle, entre ellos el Concejo de Güeñes.

En el ámbito de la CAPV vienen realizándose recuentos de este tipo desde el año 2010, en un inicio con las tres capitales vascas a las que se han ido sumando de forma paulatina diferentes municipios y este año los de Güeñes y Zalla de la Mancomunidad de Las Encartaciones. 

Un dato optimista de este estudio revela que a pesar que en 2014 participaron en esta actividad sólo 10 municipios frente a los 24 de 2016, en esta ocasión se han localizado en la calle 38 personas menos que hace dos años.

Por primera vez este año, el recuento ha sido realizado en el marco del "Protocolo de colaboración institucional para la investigación, seguimiento y análisis de las situaciones de exclusión residencial grave en la CAPV". 

Texto: Mancomunidad de Encartaciones

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada