Social Icons

2017/01/26

Onetsi da EH Bilduren mozioa, indar armatuei eta polizia-kidegoei buruzkoa // El Pleno aprueba una moción de EH Bildu sobre las fuerzas policiales del Estado


El Pleno del Ayuntamiento de Zalla aprobaba una moción en la que se exige la retirada escalonada de las fuerzas policiales del Estado, en la vía de consecución del propio modelo de seguridad vasco

EH Bilduko ordezkari Nela De Diegok, urtarrileko bilkuran, mozio bat aurkeztu zuen [irakurri mozioa, hemen], Eusko Jaurlaritzan onetsitako legez besteko proposamen batean oinarritutakoa. Horren bidez, eskatzen dute mailaka ken daitezela Espainiako polizia-indarrak –Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Espainiako Armada–, geure segurtasuneredua izan dezagun. Mozioak EAJ-PNVk formulatutako puntu osagarri bat ere jasotzen du, hots, Ertzaintzaren autoritatea euskal polizia integral gisa berresteko eskaera. Mozioa oposizioaren aldeko 6 botoekin eta gobernu-taldearen abstentzioarekin onetsi zen. 

"Euskal Herria –azaldu zuen De Diegok– indar armatuen eta polizia-indarren ratiorik handiena duen Europako herrialdea da. Kalkuluen arabera, 23.000 poliziakide daude 3 milioi biztanleko lurralde osoan, eta, Europako erakundeek gomendatutako estatistikei jarraikiz, 6.000 poliziakide beharko lirateke. Horrek, gainera, kostu ekonomiko handia dakar, urtean 1.500 milioi euro, eta euskaldunok zuzenean edo kupoaren bidez ordaindu behar dugu". 

EH Bilduko ordezkariak azaldu zuen Espainiako eta Frantziako indar armatu eta polizia-indarrak egoteak gauzatzen dituzten funtzioak bikoizten dituela, logikaren kontra. Herritarrek "iragana alde batera utzi eta desmilitarizazioan aurrera egin" nahi dute.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada