Social Icons

2017/01/24

Glefaran enpresaren udal-jardueraren lizentzia behin betiko iraungitzeko dekretu bat kaleratu du Udalak // Zalla emite un decreto caducando definitivamente la licencia de actividad municipal de Glefaran



[EUS] Zallako Udalak, gaur, Glefaran enpresaren alegazioak eta errekurtsoak gaitzesteko eta orea ekoizteko udal-jardueraren lizentzia behin betiko iraungitzeko dekretu bat kaleratu du, egiaztatu baita enpresak ez duela berriro zabalduko ekoizpen-lerro hori. Dekretu horretan adierazten da, alde batetik, enpresak beste udal-lizentzia batzuk izapidetu behar dituela jarduera berriei ekiteko, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia gorabehera, eta, bestetik, Udalak beste baldintza batzuk ezar ditzakeela Eusko Jaurlaritzak jarritakoez gain, Jaurlaritzarenak nahikoak ez direla irizten diolako. Era berean, dekretuaren bitartez dokumentazio gehigarria eskatzen zaio Glefarani, eta ohartarazten zaio egin beharreko obretarako lizentzia izapidetu behar duela.

Gainera, Glefarani jakinarazi zaio emandako luzapena bukatu dela eta, beraz, paper-orea ekoizteko makinak txatar bihurtzeko lizentzian hitzartutako epea ere amaitu dela.

Glefaranek, funtsean, jarduteko bi titulu behar ditu:

  • Ingurumen-baimen integratua, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak emana. Jaurlaritzak duela gutxi berritu du baimena, hondakinak kudeatzeko jarduerari estaldura emateko eta paper-orea sortzeko jarduera ezabatzeko.
  • Udal-jardueraren lizentzia, jarduera kokatzen den udalerriak emana. Garai bateko Pastguren paper-fabrikatik hartu zuen oinordetzan, Zallan eta Gueñesen paper-orea fabrikatzeko. Zallari dagokionez, iraungi egin da lizentzia, joan den azaroaren 17an hasitako prozesu baten ostean.


Zallako Udalak Glefarani baimendutako jarduerak: gaur-gaurkoz, jarduera bat ere ez. Energia ekoizteko gauzatzen duten jarduera Gueñesen kokatuta dago.

Udalak ahal duen guztia egiten jarraituko du, herritarrak eta ingurumena errespetatuko dituzten industria-proiektuei eta eskualdean kalitatezko enplegua sortuko dutenei bide emateko. Hori helburu izanik, administrazioekin hartutako konpromisoak behin eta berriz ez betetzea, dirua egiteko lasterbideak hartzea (energia ekoiztea eta txatarra egitea) eta etorkizunerako inbertsiorik ez egitea, hori ez da bidea.

Herritarrak mobilizatu egin dira, eta horrek fruitua eman du, administrazioek beste bilera batzuk egitea lortu delako eta enpresak jendaurrean hitz egin duelako. Hala eta guztiz ere, arazoa oraindik ez da konpondu.


Informazio gehiago: glefaran.zalla.org



[CAS] El Ayuntamiento de Zalla ha emitido hoy un decreto desestimando las alegaciones y recursos de la empresa y caducando definitivamente la licencia de actividad municipal de Glefaran para la producción de pasta, dado que se ha constatado que la empresa no va a reabrir esta línea de producción. En este decreto se reitera la obligación de la empresa de tramitar nuevas licencias municipales para las nuevas actividades, independientemente del visto bueno de Gobierno Vasco, así como la potestad del Ayuntamiento para imponer condiciones adicionales a las dictadas por el Gobierno Vasco, que parecen insuficientes a la Corporación. Asimismo, se requiere documentación adicional a Glefaran y se le advierte de la necesidad de tramitar licencia para las obras a realizar.

Igualmente, se le ha comunicado a Glefaran que, tras agotarse la prórroga concedida, ha finalizado el plazo estipulado en la licencia de achatarramiento para las maquinarias de producción de pasta de papel.

Glefaran necesita, en esencia, de dos títulos que permiten su actividad:
  • AAI (Autorización Ambiental Integrada) dictada por Medio Ambiente del Gobierno Vasco. Esta entidad la ha renovado recientemente para dar cobertura a la actividad de gestión de residuos y eliminar la de generación de pasta de papel. El Ayuntamiento hizo una alegación hace más de tres meses pidiendo mayores medidas de control y aún no se le ha contestado.
  • Licencia de Actividad Municipal, dictada por el municipio en que se ubica. La heredó de la extinta Papelera/Pastguren para fabricar pasta de papel en Zalla y Güeñes. En lo que respecta a Zalla, ha sido caducada tras un proceso que se inició el pasado 17 de noviembre.

Actividades autorizadas por el Ayuntamiento de Zalla a Glefaran: A día de hoy, ningunaLa actividad que están realizando de producción energética está ubicada en Güeñes.

El Ayuntamiento seguirá haciendo todo lo que esté en su mano para facilitar la llegada de proyectos industriales respetuosos con la ciudadanía y el medio ambiente y que generen empleo de calidad en la comarca. Si ese es el objetivo, el repetido incumplimiento de los compromisos adquiridos con las administraciones, los atajos para hacer caja (producción de energía y achatarramiento) y la ausencia de inversiones a futuro no es el camino.

La movilización de la ciudadanía se ha demostrado efectiva al conseguir nuevas reuniones de las administraciones y un pronunciamiento público de la empresa pero aún no está solucionado el problema.

Más información en glefaran.zalla.org

1 comentarios:

  1. Sr. Alcalde, los empresarios que apuestan por proyectos como este arriesgan mucho y resuelven muchos problemas en municipios como el suyo. No está bien ahogar demasiado, y menos utilizando argumentos más populistas que técnicos. O es que está buscando votos?

    ResponderEliminar