Social Icons

2017/02/28

Galarleiz mendi maratoiaren desagertze behartua, estatuko lehendabizikoa eta Zallaren harrotasuna // Desaparición forzada de la Galarleiz, primera maratón de montaña del estado y orgullo de Zalla


[Euskarazko bertsioa irakurtzeko, beherago]

La Galarleiz es la primera maratón de montaña en todo el estado. Comenzó hace ya 22 años y gracias al esfuerzo de Pedro Galarza y todas las personas voluntarias que forman la familia de la Galarleiz, ha ido mejorando año tras año.

Quien ha organizado alguna competición deportiva conoce la dificultad y el trabajo que supone que todo salga bien, pero aún es más complicado cuando se trata de una prueba que discurre por el monte, que comienza y termina a 42km de distancia, con avituallamientos alejados de la carretera o que por la orografía complica mucho el servicio sanitario.

Cualquier pueblo se sentiría muy orgulloso de tener una prueba como la Galarleiz en su calendario, que año tras año trae a Zalla, a Enkarterri y a Bizkaia a un millar de participantes y a sus acompañantes. Desde el Ayuntamiento de Zalla siempre hemos facilitado todo nuestro apoyo a la organización y le estamos profundamente agradecidos. Nos sentimos tristes y defraudados porque pensamos que somos las instituciones públicas las que tenemos que apoyar a quienes dedican su tiempo, esfuerzo e incluso su dinero para que se celebren actividades que son buenas para el pueblo y la comarca.

Lo que nadie se imaginaba es que la razón por la que la Galarleiz desaparece venga dada por la negativa de la Diputación Foral de Bizkaia del permiso correspondiente para que la prueba transcurra por la parte vizcaína. Estos últimos años lo más difícil para quienes la organizan ha sido conseguir este permiso por parte del Departamento de Medio Ambiente de la Diputación de Bizkaia, no ocurriendo lo mismo con las diputaciones de las otras provincias por donde pasa la carrera.

El Departamento Foral de Sostenibilidad y Medio Natural de la Diputación ha remitido una carta certificada a la organización de la Galarleiz en la que les informa que “al ser una zona de especial conservación de especies silvestres, se prohíbe la celebración de eventos de participación masiva”. El Ayuntamiento de Zalla cree que una prueba en la que ninguno de las personas participantes sale del recorrido marcado, difícilmente puede perjudicar a la flora y fauna, y no entendemos que otras actividades masivas y mucho más ruidosas que se desarrollan en la misma zona y época no tengan ningún impedimento para su celebración.

Hemos estado en contacto con el citado departamento para tratar de reconducir la situación pero vemos que no hay resultado. Con estos impedimentos están acabando con parte del deporte de montaña y con las ganas de muchos/as ciudadanos/as que trabajan de forma voluntaria.

Solo nos queda pedir a la Diputación Foral de Bizkaia que recapacite y agradecer a la Galarleiz los grandes momentos que nos han hecho pasar.


Gora Galarleiz Mendi Maratoia!

Sakatu irudiaren gainean Galarkeiz antolatzaileen adierazpena irakurtzeko
Haz clic sobre la imagen para leer el comunicado de la organización de Galarleiz


Galarleiz estatu osoko lehenengo mendi-maratoia da. Duela 22 urte hasi zen, eta, Pedro Galarzaren eta Galarleiz familia osatzen duten boluntario guztien esfortzuari esker, hobetuz joan da urterik urte. 


Kirol-lehiaketaren bat antolatu duenak ondo askorik daki zeinen zaila den guztia ondo irtetea eta zenbat lan egin behar den horretarako. Are zailagoa da, ordea, mendiko proba bat egitea, irteeratik 42 kilometrora bukatzen dena, jan-edanen postuak errepidetik urrun dituena edota orografiak osasun-zerbitzua izugarri zailtzen diona. 

Edozein herri harro egongo litzateke egutegian Galarleiz bezalako proba bat edukitzeaz, zeinak urtez urte milaka lasterkari eta haien senide eta lagunak ekartzen baititu Zallara, Enkarterrira eta Bizkaira. Zallako Udalak beti lagundu izan die antolatzaileei, eta bihotzetik eskertzen diegu egindako lana. Goibel eta desengainatuta gaude, uste dugulako erakunde publikook babestu behar ditugula bai herrirako bai eskualderako onuragarriak diren jarduerak antolatzeko denbora, ahalegina eta dirua jartzen duten horiek. 

Inork ez zukeen imajinatuko, baina, Galarleiz desagertuko zenik, zergatik eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez duelako eman proba Bizkaitik igarotzeko baimenik. Azken urte hauetan, Bizkaiko Aldundiko Ingurumen Sailaren baimen hori lortzea izan da zailena antolatzaileentzat, eta ez da berdin gertatu lasterketa igarotzen den beste probintzietako aldundiekin.

Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak gutun ziurtatu bat bidali die Galarleizen antolatzaileei, eta hauxe dio: “espezie basatiak kontserbatzeko gune berezi bat denez, debekatuta dago jende ugarik parte hartuko duen ekitaldiak antolatzea”. Zallako Udalaren ustez, partaideetako inor ibilbide markatutik ateratzen ez den proba batean nekez kalte egin dakioke florari eta faunari, eta ez dugu ulertzen zergatik ez diren eragozten eremu berean egiten diren beste jarduera masiboago eta askoz ere zaratatsuago batzuk. 

Aldundiko sail horrekin hitz egin dugu egoera bideratzen saiatzeko, baina ezin izan dugu ezer lortu. Traba horiek jarrita, mendiko kirolaren parte bat suntsitu dute, eta gogoa kendu diete borondatez lan egiten duten herritar askori. 

Bizkaiko Foru Aldundiari hausnar dezala eskatzea eta Galarleizi orain arte eman dizkigun momentu onak eskertzea baizik ez zaigu gelditzen.

Gora Galarleiz Mendi Maratoia!

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada