Header Ads

Zallako Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketaren izena-emate epea zabalduta // Abierto el plazo de inscripción para el Concurso de Escaparates de Navidad de Zalla (Euskera)



OINARRIAK
[Zallako Udalak 2017ko Eguberrietan antolatuko du EGUBERRIETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA.

1. Helburua: Epaimahaiaren iritziz ondoen apainduta dauden hiru erakusleihoei emango zaie saria. Barruko dekoraziorik onena duen ostalaritza establezimendua ere sarituko da.

2. Nori zuzenduta: Epe barruan inskribatzen diren Zallako udalerriko merkatari eta ostalaritza establezimendu guztiak.

3. Inskripzioak: Izenemateak azaroaren 27tik abenduaren 15era 14:00etan bitartean biak barne, egin behar dira Merkataritza Sailan (Zallalan – Longar 1) edota HAZen (Udaletxea/Arangune). Horreterako, behean atxikita dagoen partehartze-kupoia entregatu behar da.]

4. Erakusteko aldia: Parte hartzen duten erakusleihoek ikusgai egon behar dute abenduaren 15etik aurrera.

5. Balorazioa: Apainketa proiektu bakoitza originala izateaz gain, honako irizpide hauei jarraituz egin behar da:
- Produktua merkaturatzeko egokitasuna eta bere aurkezpena.
- Sorkuntza.
- Argiak.
- Irudi komertziala.
- Eguberrietako gaia.

6. Epaimahaia: Epaimahaikideak honako hauek izango dira: Udaleko persona bat, merkatari teknikaria eta diseinuan edo arte ederretan aditua den beste persona bat.
7. Epaimahaiaren epaia: Epaimahaiaren epaia eta sari banaketa abenduaren 22an izango da, ostirala, 20:30ean, Zalla Zine-Antzokiko sarreran.

8. Sariak: Zallako Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
  • Lehenengo Saria: 300 euro.
  • Bigarren Saria: 180 euro.
  • Hirugarren Saria: 90 euro.
  • Ostalari dekoraziorik onena: 250 euro.
*Sariak hutsik gelditu ahal dira. Sariak saltoki irabazleen ordezkariren batek jaso beharko ditu emateko ekitaldian. Aurkeztu ezean, puntu gehien lortu dituzten hurrengo komertzioentzat izango da saria.

9. Argazki uztea: Irabazleek sarituriko erakusleihoetako argazki bat emango diote Zallako Udalari.

10. Onartzea: Zallako Eguberrietako Erakusleiho Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea.

+ Info: hemen














No hay comentarios