Header Ads

Irekita dago biodibertsitateari eta naturari buruzko argazki-erakusketa, Zalla zine-antzokian // Abierta la exposición de fotografía sobre biodiversidad y naturaleza en el Zalla-zine-antzokia


Azaroaren 28tik abenduaren 11ra bitartean, Sabin Infantek eta Egoitza Llanok egindako biodibertsitateari eta naturari buruzko argazkien erakusketa bat egongo da ikusgai Zalla zine-antzokian. Erakusketan ikus daitezkeen 20 irudiak modu altruistan eman dituzte bertako bi gazte argazkilari hauek. Beren lanen bidez, gure inguruneko biodibertsitateari balioa eman eta naturarekiko errespetuaren garrantzia azpimarratu nahi dute.

Erakusketako lan guztiak salgai daude, bakoitza 50 euroan. Bildutako diru guztia LURGAIA elkartera bideratuko da; zehazki, Undabaso basoberritzeko proiektura (Muxikan dago, Urdaibai Biosfera Erreserban). Proiektu horren bidez, lurrak eskuratu eta etorkizunerako basoak birsortu nahi dira, ustiapenik gabeak.

Argazkiren bat erosi nahi izanez gero, lehenik eta behin erreserbatu egin behar da, Zalla zine-antzokiko arduradunarekin hitz eginda, eta gero ordainketa egin hark emandako kontu-zenbakian. Interesdunak erakusketaren egileekin harremanetan jar daitezke, honako helbide elektroniko hauetara idatzita:

Egoitz Llano ( egoitzllanozalla@gmail.com)
Sabin Infante (sabininfante@gmail.com)

                                                 ........................

[Desde el 28 de noviembre y hasta el día 11 de diciembre va a permanecer abierta en el Zalla zine-antzokia una exposición de fotografía sobre biodiversidad y naturaleza a cargo de Sabin Infante y Egoitz Llano. Las 20 imágenes que se pueden admirar en esta muestra han sido prestadas de forma altruista por Egoitz Llano Y Sabin Infante, dos jóvenes fotógrafos locales, que pretenden poner en valor con estos trabajos la biodiversidad que nos rodea y la importancia del respeto a la naturaleza.]

Todas las obras de esta exposición están a la venta al precio de 50 euros cada una. Una recaudación, que irá destinada íntegramente a la asociación LURGAIA, concretamente al proyecto de restauración forestal de Undabaso, en Muxika (Reserva de la Biosfera de Urdaibai), para la adquisición de tierras y la regeneración de futuros bosques sin explotación.

Para comprar una de estas fotografías, primeramente es necesario reservar la obra hablando con el encargado del Zalla zine-antzokia y posteriormente hacer el ingreso en el numero de cuenta que él os proporcione. Las personas interesadas pueden contactar con los realizadores de esta exposición vía e-mail en las siguientes direcciones de correo electrónico:

Sabin Infante (sabininfante@gmail.com)







No hay comentarios