Header Ads

Parte hartu Zallako 2019ko egutegian! // ¡Participa en el calendario de Zalla 2019!


Laster egongo da eskuragarri 2018ko egutegia; ohiko tokietan jaso ahal izango duzue. Dena den, aurten, Udaleko Kultura Sailak oraintxe bertan hasi nahi du 2019ko egutegia prestatzen.

Gure helburua da herritarrek ahalik eta gehien parte hartu ahal izatea; horretarako, urte osoan zehar Zallako biztanleek argazkiak bidali ahal izango dituzte. Gaia guztiz askea da; dena den, argazkiak Zallan aterata egon beharko dira, bidaltzen diren hilabetean, eta 3.000 pixel zabaleko bereizmena izan beharko dute. Gainera, argazki horizontalak izan beharko dira eta Zallako zein tokitan atera diren esan behar da. Hil bakoitzean, epai-mahaiak jasotako argazkiak balioetsiko ditu, eta hil horretako finalistak aukeratuko ditu. Urte bukaeran, finalista horien artetik egutegian aterako direnak aukeratuko dira.

Urte bukaeran, irabazi duten argazkien autoreek oraindik erabaki ez den opari bat jasoko dute.

Lehiaketak, beraz, urtebeteko iraupena izango du, eta 2017ko abenduaren 1ean hasi eta 2018ko azaroaren 30ean amaituko da.

Hala, parte hartzera eta zuen argazkiak: egutegia@zalla.org helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu. Zalantzarik izanez gero, jo edo jarri harremanetan Gazte Zentroarekin.

                                   ..........................

En breve estará disponible el calendario de 2018, que se podrá recoger en los lugares habituales. Pero este año, el Departamento de Cultura del Ayuntamiento quiere comenzar ya con la preparación del que será el calendario de 2019.

La idea es que sea lo más participativo posible y que las personas de Zalla tomen parte en él enviando fotografías durante todo el año. La temática es totalmente libre, eso sí, las fotografías deberán estar sacadas en Zalla en el mes que se envíen y tendrán una resolución mínima de 3000 pixel de anchura. Además, su orientación será horizontal y hay que decir en qué lugar de Zalla está sacada. Cada mes, un jurado hará una valoración de las fotografías recibidas y elegirá las finalistas del mes en cuestión, entre las que a final de año se concretará la que finalmente se publique en el calendario.

Al final del año, los autores de las fotos ganadoras recibirán algún obsequio aún por definir.

El concurso tiene por tanto una duración anual y se extenderá desde el 1 de diciembre de 2017 al 30 de noviembre de 2018.

Así pues, os animamos a participar y enviar vuestras fotografías a la dirección de correo electrónico: egutegia@zalla.org. Para cualquier duda conviene acudir o ponerse en contacto con el Gazte Zentroa.

No hay comentarios