Header Ads

Zalla Gabonez jantzi da eta Gabonak iritsi direla ospatuko du bertako saltokien eskutik // Zalla se viste de Navidad y celebra su llegada de la mano del comercio


La Asociación de Comerciantes de Zalla organizó el 5 de diciembre la fiesta de Navidad. Aprovechando este festejo, tuvo lugar el encendido general de las luces navideñas, que este año han sido reforzadas por el Ayuntamiento para los núcleos urbanos de nuestra localidad. Junto con esta iluminación en las calles, más de 50 soldaditos darán la bienvenida a los comercios en estas fechas tan especiales

Zallako tokiko saltokiek lanean jarraitzen dute bezeroei aisialdiko alternatiba onenak eskaintzeko egutegian ondoen seinalatutako datetarako. 2017. urtea amaitzeko, udalerriko merkatarien bi elkarteek 2 kanpaina interesgarri sortu dituzte, eta, horien bitartez, gure herriko ehunka pertsona bildu dituzte.

Batetik, Zallako Merkatarien Elkarteak Gabonetako festa egin zuen abenduaren 5ean. Establezimenduetan jarritako dekorazio berriarekin ekin zitzaion kanpainari. Egun horretan, intxaur-hauskailuen figurak aurkeztu ziren, 2 metro altu baino gehiagokoak. Gabonetako ipuinen giro magikoan, bertaratuek Gabon-kantez eta txokolate beroaz gozatu ahal izan zuten, intxaur-hauskailuen desfilearen iritsiera ikusi bitartean. Jai hori aprobetxatuz, Gabonetako argiak piztu ziren. Aurten, Udalak argi gehiago jarri ditu gure udalerriko hiriguneetan. Kaleetako argi horiekin batera, 50 soldadutxo baino gehiagok emango dute ongietorria saltokietan data bereziotan.

Bestalde, Arangureneko Merkatarien Elkarte sortu berriak zur eta lur uzten gaitu antolatzen dituen ekimenekin. Abenduaren 16an, Arangurenek urte berriari ongietorri egingo zaio kanpaikaden aurreko jaiarekin: dantzak, haurrentzako emanaldiak, DJak, solistak eta, jakina, kanpaikadak zuzenean, bertaratuei 12 gominola banatuta, mahats tradizionalen ordez.

Eta, horrelako jaiari amaiera bikaina emateko, su artifizialak 2018ari ongietorria egiteko.
Lerro hauek baliatu nahi ditugu eskerrak emateko tokiko saltokiei, gure kaleak biziz betetzen ahalegintzeagatik, eta guztiok animatu nahi zaituztegu Gabonetako erosketak gure saltokietan egitera, saltokiok gure udalerriari egunero-egunero ematen dioten giro atsegin horretaz gozatzen jarraitu ahal izateko.

No hay comentarios